sábado, 2 de abril de 2011

ijitoen ohiturak

·         Eskua eskatzea (pedimiento)
Eskua eskatzea egiten da neska eta mutil batek erabakitzen dutenean ezkontzeko eskaera egitea.
Zer esan nahi du? Denboraldi bat ematen dute elkarrekin eta ondoren erabakitzen dute ezkonduko direla. Gehienetan neska asko egoten dira “pedimiento” batean.
Zergatik egoten dira horrenbeste neska? Ba, mutilak ezagutzeko. Mutilen adina 14 urtetik 24 urte bitartera izaten da. Egun horretan elkar ezagutzen dute eta bikote berriak sortzen dira.
Jai ederra izaten da. Denak biribil batean eserita daude eta dantza egiten da (flamenko estiloan) erdian.
·         Ijitoen ezkontza
Neska eta mutila ongi ezagutzen direnean, ezkontzea erabakitzen dute. Ezkontzeko hau egin behar da: denei esan behar zaie ezkontzara joateko, familia osoari, baina denei, inor kanpoan utzi gabe, bai neskaren familiari eta bai mutilarenari.
Jaiak bi egun irauten du.
Bi jai horiek oso antzinakoak dira, ohitura zaharrak. Beharbada batzuei atzeratuak irudituko zaizkie, matxistak eta abar, baina nik nire herriaren bi ospakizunen berri eman dizuet.

Victor Jimenez

jueves, 31 de marzo de 2011

EUSKAL GRAMATIKA ON LINE


Euskal Herriko Unibertsitateak euskal gramatika on-line jarri berria du.
Aditzarekin ari garenez lotura zuzen hau aukeratu dut zuek gai hori erraz aurkitzeko.

http://www.ehu.es/seg/doku.php?id=morf:5:15

Ea zer iruditzen zaizuen.

viernes, 17 de diciembre de 2010

ken zazpi



<object width="640" height="390"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/Lh0IqbZkIkE&hl=en_US&feature=player_embedded&version=3"></param><param name="allowFullScreen" value="true"></param><param name="allowScriptAccess" value="always"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/Lh0IqbZkIkE&hl=en_US&feature=player_embedded&version=3" type="application/x-shockwave-flash" allowfullscreen="true" allowScriptAccess="always" width="640" height="390"></embed></object>

jueves, 28 de octubre de 2010

Bartzelonatik

Egun on, taldekide:
Bartzelonatik idazten dizuet
Pentsatzen dut lana nola egin ulertuko zenutela, baina badaezpada hemen jarriko dut.
Zerbait ez baduzue ulertzen idatzi komentarioetan.
Talde batentzat (Wilmer, Halima eta Xabi) azterketaren idazmenaren eta irakurmenaren zatiak egiteko dituzue. Hiruron artean lan egin dezakezue, baina denbora galdu gabe.
Beste taldekoek (Aitor, Aitor, Pedro eta Victor) irakurketa duzue. Ripley trebearen 3. ataleko galderak utzi dizkizuet erantzuteko. Victorri lagundu.

Bartzelonan eguraldi ona dugu eta kongresoa berehala hasiko da. Asteartean kontatuko dizuet zer dioten Europako hizkuntza aztertzaileek.
Ongi pasa eta lan pixka bat egin
Honekin batera Bartzelonako argazki bat bidaltzen dizuet.

martes, 19 de octubre de 2010

Argazki-lehiaketa laugarren mailan

Argazki lehiaketa

Laugarren mailako ikasle batzuek argazki-lehiaketa antolatu nahi dute gure ikastetxean. Baldintzak, saria....zein diren jakin nahi baduzue galdetu Halima, Wilmer edo Xabiliri.
Ez galdu aukera!!!

miércoles, 29 de septiembre de 2010

Armiarmak

Gure beste lanekin batera tartekatzeko Victorrek gai berri bat proposatu digu: armiarmak.
Beldurrezko eta intrigazko liburua (azkenean) irakurtzen hasi garenez, ongi egokitzen da bere ideia.
Dena dela, ekarri duen irudia ez da edonorentzat ikusteko modukoa.
Talde ausarta zaretenez, horra irudia.

jueves, 23 de septiembre de 2010

Munduko zazpi herrialdetako ipuinak

Sarrionandiaren liburu arin eta interesgarria. Fantasia handikoa, ametsen mundu majikoa, antzinako ipuinak... denetatik aurkitzeko ipuin bilduma.
Hiru dagoeneko aukeratuak daude, edonorentzat eskaintza bikaina.
Hau da liburua.